IRUÑEA Udako Euskal Unibertsitatea 2004

Info

Udako Euskal Unibertsitateak euskaraz eskainitako ikastaroak antolatzen ditu urte osoan zehar. Urte askotan Iruñean eta udaran soilik antolatzen ziren. Horrenbeste ikasi eta gero, ikasleek atsedenerako eta festarako tarte bat hartu zezaten, 2004. urtean musika beltza festa antolatu zuten (ikastaroak ematen ziren eraikuntzaren atseden saloi moduko batean eta arratsaldez). Patxi Gaztelumendi saltsero nagusiak deituta, bertan egon nintzen musika eskainiaz.

Egia esan, egun horretan sukarrarekin nengoen eta ez nuen nahi bezela gozatzeko aukera izan. Musika jartzearen alde txar horietakoa izaten zen, gaixo egonda ere, ahalegin guztiak egiten genituela hitz emandako saioetara joateko, naiz eta hori ere osasunaren kalterako izan.

Gaixo aurperiarekin ere, botoi artean...

Eskerrik asko Patxi Gaztelumendi, UEU eta gerturatu ziren ikasleei ere.